XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Harrez geroztik, Iñaki Marmarren bizitzak erabateko aldaketa ezagutu zuen.

Berak espero zuenaren kontra, inor ez zen sekretuaren jabe izateaz aprobetxatu.

Aitzitik, haserraldietan haserratzen segitzen baitzuen askoz ere jarrera ulerkorragoa aurkitzen zuen bere lagunengan.

Horrela gertatu zen adibidez bost egun beranduago ikastolako patioan klubeko lagunei zera planteatu zienean:

- Aizue, Ttipi eta Txiki klubeko partaide baldin badira, derrigorrez sekreturen bat kontatu beharko lukete joe.

Egun hartan ere, ia-ia beti bezala umore txarrez zen esnatua eta zerbaiten kontra egiteko premia sentitzen zuen tripetan.

- Eta gainera gehiago esango dizuet, ez badute ezer kontatzen, ni klubetik desapuntatuko naiz joe!

Bera zen, ordea, eskaera hartan arazorik ikusten ez zuen bakarra, (...).